Zerbitzuak
Gizarte laneko zerbitzua
AransGiren gizarte programaren bitartez, pertsona gorren gizarte integrazioa errazten dugu eta kolektibo honi eguneroko egoerei aurre egiten laguntzen diogu.
Helburuak:
- Pertsona gorrei eta beren ingurukoei orientazioa ematea, eskatutakoaren arabera, beharrezko izapide eta gestioak erraztuz.
- Edozer dokumentazioren inguruko izapideak erraztea: ezintasun ziurtagiria, familia ugariaren ziurtagiria, gizarte larrialdiko laguntzak, babes produktuen eskaera eta abar.
- Zeinu hizkuntzako interpretazio zerbitzuak koordinatzea, Gipuzkoako Gorren Elkartearekin batera. Interprete bat behar duten pertsonek AransGin edo Gipuzkoako Gorren Elkartean eska dezakete.
- Pertsona gorrari justiziarekin, osasunarekin, administrazioarekin (udalak, Foru Aldundia, etab.) banketxeekin eta abarrekin zerikusia duten zerbitzuetan laguntzea.
- Orientazioa, arreta eta gizarte integrazioa behar duten pertsona gor inmigranteei aholku ematea, antzeko erakundeekin lankidetzan.