castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Zerbitzuak

Lan babeseko zerbitzua

Lan babeseko zerbitzua

AransGiren helburu garrantzitsuetariko bat pertsona gorrei helduarora iristeko aldia erraztea da. Lan Babeseko Zerbitzuaren bitartez, gorrek autonomia ekonomikoa izan dezaten saiatzen gara, beren bizi kalitatea hobetzeko.

Erakunde, prestakuntza zentro, unibertsitate, enpresa eta enpleguko zentro bereziekin lankidetzan jarduten gara pertsona gorrak lan merkatuan sar daitezen sustatzeko.

Helburuak:

  • Arreta eta prestakuntza ibilbide pertsonalizatuak eskaintzea.
  • Lan informazioa eta orientazioa ematea, lan bilaketa, indarrean dagoen legeria, lan eskubideak eta beste hainbat gaien inguruan.
  • Enpresa sektorea pertsona gorren aukera eta gaitasunen inguruan sentsibilizatzea.
  • Enpresaren eta langile gorraren arteko bitartekari izatea, lagundu eta babestea.
  • Komunikazio bitartekaritza beharrezkoa den lan egoeretan bitartekari izatea: kalitate prozesuak, hitzarmenak, prozedura berrien ezarpena eta beste hainbat gaietako informazioa.
  • Pertsona gorrak lan munduan sartzen direnean, ebaluazioa eta egoeraren jarraipena egitea.

LSE bideoa