Zerbitzuak
Entzumen irisgarritasunerantz
2000. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Irisgarritasunari buruzko Legea eta, estatuan, 27/2007 Legea, Espainiako zeinuen hizkuntzak aintzat hartzen dituena eta gorren, entzumen-urritasunen bat dutenen eta itsu-gorren ahozko komunikazioari laguntzeko baliabideak arautzen dituena, onartu izanaren ondorioz, erakundeek antolatutako ekitaldi publikoek (kongresuak, hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak eta antzekoak) kolektibo horrentzako egokituak egon behar dute, publiko guztiarentzako irisgarriak izan daitezen.
AransGin entzumen irisgarritasunari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dugu. Batez ere INSTITUZIO, ERAKUNDE eta ENTITATE publiko eta pribatuei zuzendutako osoko zerbitzua da, 27/2007 Legetik ondorioztatutako beharrak asetzea ahalbidetzen duena.
Esperientzia zabala dugu entzumen urritasunaren esparruan. Erakundean lan egiten dugun profesionalok (medikuak, logopedak, audioprotesistak, irakasleak, gizarte-langileak eta psikologoak), gorrek eta beren familiek inor baino hobe ezagutzen ditugu kolektibo honen beharrak eta komunikazio oztopoak desagerrarazteko lan egiten dugu, entzumen irisgarritasun egokia lor dadin.
Horretarako, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
- Entzumen irisgarritasunari buruzko informazioa eta aholkularitza.
- Edozein ekitalditan (kongresuak, hitzaldiak, erakusketak, azokak,...) komunikazio oztopoak desagerrarazteko laguntza.
- Entzumen irisgarritasunaren arazoa konpontzen duten ekipo egokituen alokairu edota instalazioa.
- Gure profesionalak edozein ekitalditara bidaltzea.