castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Zerbitzuak

Gazte gorrentzako programa

Gazte gorrentzako programa

Gazte gorrentzako arreta programaren bitartez haur eta gazte gorren behar emozionalak zaintzen ditugu. Horretarako, gure zentroetan hainbat jarduera antolatzen ditugu:

  • Haur gorrentzako udalekuak, Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundeak (EHEGOLGUF) antolatuta.
  • Gazte Gorren Lurralde arteko Topaketa, Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundeak (EHEGOLGUF) antolatuta, parte hartzaile guztien artean gizarte sareak errazteko.
  • Sozializazio jarduerak: haur gor eta entzuleei astialdirako espazioa eta denbora ematen dizkiegu, esperientziak banatu eta beraiek bezalakoak nahiz desberdinak diren lagunekin batera egon daitezen.
  • GELA IREKIA programa

    Helburuak:

    • Ikastetxe desberdinetako ikasleei elkar ezagutu eta esperientzia eta egoera komunak banatzeko aukera ematea.
    • Gorreriaren ondoriozko informazioa eskuratzeko zailtasuna dela eta, gela arruntean jorratu diren arren osotasunean argitu ez diren gaiak jorratzea.
    • Beren gorreriaren errealitateari eta beharrei buruzko informazioa ematea.
    • Beren gelakide entzuleekin erlazionatzeko estrategiak ezartzea.
    • Beren bizi esperientziak familia entzule baten testuinguruan kokatzea.
    • Beren harremanak eta irudi soziala testuinguru berrian kokatzea.
    • Hezkuntza etapak amaitutakoan dauden hezkuntza aukeren inguruko informazioa jasotzea.
Kutxa Gipuzkoa Solidarioak onartutako egitasmoa

LSE bideoa