Elkartea
Gure balioak
- Esperientzia
- Elkarte gisa dugun ibilbide zabalak esperientzia profesionaltasun bihurtzera eraman gaitu.
- Ezagutza
- Zuzenean ezagutzen dugu gorren errealitatea eta baita kolektibo honi eguneroko bizitzan erraztasunak emateko baliabideak ere.
- Diziplina aniztasuna
- Prestakuntza profil zabaleko profesionalek lan egiten dugu AransGin. Horrek pertsonaren eta bere ingurunearen ikuspegi orokor eta osoa bermatzen du.
- Koordinazioa
- AransGiko espezialistok ahalbidetzen dugu pertsona gorrak arreta osoa izatea, bere entzumen ezintasunarekin zerikusia duten hainbat zerbitzu koordinatzearen bidez.
- Jarraipena
- AransGitik pertsona gorrei bizitza guztian jarraipen iraunkorra egiten diegu.
- Konpromisoa
- Irabazi asmorik gabeko elkartea gara. Pertsona gorrekiko konpromisoak eta horien bizi kalitatea hobetzeko nahiak mugitzen gaitu, beste ezerk ez.
- Lankidetza
- Antzeko beste erakunde batzuekin lankidetzan eta koordinatuta jarduten gara, bai eta osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen sektoreko beste hainbat erakunde publiko nahiz pribaturekin.
- Gizarte erantzukizuna
- AransGik bere errebindikazioak hainbat erakunderi helarazten dizkio eta elkarte ugarirekin lankidetzan jarduten da ezintasunak dituzten pertsonentzako gizarte irisgarriagoa, bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko.