castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Elkartea

Elkartegintza

AransGi gorren elkarteekin nahiz Euskadiko nahiz gainerako estatuko federazio eta konfederazioekin lankidetzan jarduten da ezintasunak dituzten pertsonen eskubideak defendatzeko.

Helburuak:

  • Pertsona gorren errealitatea ezagutzera ematea hitzaldi, konferentzia, ikastaro eta antzekoen bitartez, gizartearen pertsona horiek ikusteko modua aldatuko dutenak, kolektibo horren irudi soziala hobetuz.  
  • Pertsona gorrentzako eskuragarri dauden baliabideak EAEko eta estatuko beste elkarte eta erakundeekin koordinatzea.
  • Pertsona gorren inguruko familia, pertsona eta erakundeak elkartzea, kolektiboaren bizi kalitatea hobetuko duten helburu komunak ezartzeko.
  • Pertsona gorren gizarte esparruko parte-hartzea hobetuko duten politika aktiboak ezartzea.
  • Erakunde publiko eta pribatuekin solaskide indartsu eta eraginkorra izatea.
  • Ezintasunaren sektorerako zerbitzu eta laguntzak hobetuko dituzten ekintza orokorrak sustatzea.
  • Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundean (EHEGOLGUF) parte-hartze aktiboa izatea.

LSE bideoa