Elkartea
Ibilbide historikoa
- 1966:
- AransGi Elkartea sortu.
- 1968:
- AransGiren ikastetxea inauguratu genuen Asilo de la Caridad delakoan, Donostiako Aldapetako Gainean.
Jouve metodoari heldu genion entzumen-berreziketarako. - 1970:
- Bergarako AransGiren Zentroa inauguratu.
- 1973:
- Tolosako jarduerei ekin genien, lagatako lokal batean.
- 1974:
- AransGi Erabilgarritasun Publikoko deklaratu zuten.
- 1975:
- Frantziako Pasealekuko 9ra lekualdatu ginen. Lan Aurreko Bokazioko atala sortu.
- 1976:
- Gorreriaz bestelako zerbitzuak zabaldu: ahotsa, mintzamena eta lengoaia, Osasuneko Institutu Nazionalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.
Itsasoko Gizarte Institutuarekin eta Lagun Aro aseguratzailearekin hitzarmenak sinatu. - 1977:
- Bergarako Zentroa handitu.
AransGiko teknikari batek Savoy zinema-aretoan begizta magnetiko bat instalatu. - 1980:
- Hitz Tonuko Metodologia sartu.
- 1982:
- Tolosako AransGiren Zentroa inauguratu.
- 1983:
- Pertsona Gorrak GUREAKen hasi ziren lanean.
- 1989:
- Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzak SUSTATU saria esleitu zigun; hartara, Administrazioak eta gizarteak, oro har, AransGik Gipuzkoako pertsona gorren eta gor-itsuen alde egindako lana aitortu zuen.
- 1992:
- Donostiako Udalak hiritar merezimenduaren domina esleitu zion AransGiri bere ibilbideagatik eta entzumen urriko gizabanakoen eta haien ingurunearen aldeko ekintza integralengatik.
- 2005:
- Donostiako zentroa Mons pasealekua, 103ra lekualdatu.