castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Albisteak

2009ko irailaren 16a

Zerrendara itzuli

Donostia Zinemaldia irisgarria izango da zentzumen urritasuna (ikusmena eta entzumena) duten pertsonentzat

Donostia Zinemaldia irisgarria izango da zentzumen urritasuna (ikusmena eta entzumena) duten pertsonentzat

Bigarren urtez jarraian, Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezkoak zentzumen urritasuna dutenentzat ere irisgarri egiteko konpromisoa hartu du, eta helburu hori lortzeko, Espainiako Azpitululatze eta Audiodeskribapen Zentroaren (CESyA) laguntza jaso du. Lankidetza horri esker Zinemaldiaren gala guztiak azpititulatu egingo dira lekuan bertan, baita telebistako emanaldietan ere, eta hortaz, ekitaldi horiek lehenengo aldiz irisgarriak izango dira gorrentzat. Horrela, Donostia Zinemaldia bere ospakizun nagusiak aniztasun funtzionala duten pertsona guztientzat irisgarri egiten dituen Espainiako lehenengo zinema jaialdia izango da. Horrez gain, gorrentzat azpititulaturiko proiekzioak eta ikusmen urritasuna dutenentzat audiodeskripenak egingo ditu, irailaren 21eko astean zehar, ONCE erakundearen laguntzari esker.

Bestalde, Zinemaldiak antolatzen dituen jardueren barnean "Oztopoak kentzen: ikusle berriak azpititulazioari eta audiodeskribapenari esker" mahai-ingurua egingo da. Irailaren 21ean, astelehena, izango da, 16:00etan, Kursaal jauregiaren instalazioetan. Mahai-inguruan artearen eta ikus-entzunezkoen munduko pertsona garrantzitsuek parte hartuko dute, baita irisgarritasunaren arlokoek ere. Saio horretan pertsona guztiek, inongo bereizketarik gabe, pantailaren unibertsora hurbiltzea lortzeko zinemaren industrian oraindik zer baldintza dauden betetzeke jakinaraziko digute, eta hainbat erakundetatik zinemaren irisgarritasuna egia bilakatzeko zer urrats ematen ari diren azalduko digute.