castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Albisteak

2009ko urtarrilaren 15a

Zerrendara itzuli

KUTXAK ASISTENTZIA KUDEATZEKO SISTEMA INTEGRAL, OROKOR ETA JAKINTZA-ALOR ASKOKOA EZARTZEKO DIRU-LAGUNTZA EMAN DIGU

KUTXAK ASISTENTZIA KUDEATZEKO SISTEMA INTEGRAL, OROKOR ETA JAKINTZA-ALOR ASKOKOA EZARTZEKO DIRU-LAGUNTZA EMAN DIGU

AransGira hurbiltzen diren erabiltzaileei zerbitzu egokienak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa zitzaigun asistentzia kudeaketa-sistema berritzea, gure zentroak bitarteko informatiko egokiaz hornitzearekin batera. Horregatik proiektu bat prestatu eta KutxaZabalera aurkeztu genuen.

Kutxa Erakundeko Zuzendaritza-Organoak abenduan erabaki du AransGiri ematea 62.000 euroko diru-laguntza berezia Kutxazabalek eskaintzen duen Gizarte-Sorospenerako Egitasmoetarako Laguntzen Programaren barruan. Honi esker, gure proiektua errealitate bihurtzeko aukera izango dugu.