castellano euskera

AransGi

Kalitatezko komunikazioaren zeinua

Albisteak

2008ko urriaren 16a

Zerrendara itzuli

AransGin kanpaina aurkezten dugu: GIZARTE IRISGARRI BATEN ALDE lelopean

Gaur goizean prentsaurreko batean gure kanpaina aurkeztu dugu GIZARTE IRISGARRI BATEN ALDE lelopean.

Kanpaina honen helburu nagusia da gizarteari mundu irisgarri bat eraikitzeko beharraz ohartaraztea, oztoporik gabekoa, non denok aukera berdintasunean parte hartu dezakegun gizarteko eguneroko bizitzan. Bestalde, instituzio, entitate eta enpresei ere AransGira hurbiltzeko gonbitea luzatu diegu, gaur egun dituzten irisgarritasun oztopoak gainditu eta denon artean gizarte justuago bat eraiki dezagun helburuarekin.

Kanpaina garatzeko aukeratu dugun irudia egurrezko panpin bat izan da (honela, ez genuen aukeratu beharrik izan gizonezkoa ala emakumezkoa izango zen). Panpin hau isolaturik agertzen da burbuila baten barnean, gizarteak pertsona gorrei efektu berbera eragiten baitie askotan nahikoa laguntza aurkitzen ez dituztenean. Bestalde, burbuilatik kanpoko panpinaren irudia ere eman nahi izan dugu, gizarte irisgarri batean pertsona gorrek beste edonork bezala parte hartu baitezakete eguneroko jardueretan.

Prentsaurrekoan José Montero AransGiko lehendakariak hitza hartu du eta baita gure bi kide ere bai: Casimirok eta Jenniferrek. Eskerrak biei kanpainan parte hartzeagatik. Gainera, Gizarte Politikako foru diputatu den Maite Etxaniz ere egon da bertan kanpaina aurkezten eta berari ere gure eskerrik beroenak bere disponibilitate eta kolaborazioarengatik.

PDFa jeitsi